XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BRONCKART, J.-P. Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa? HABE, Donostia, 1993. 146 orr. I.S.B.N.: 84-457-0282-3

Liburu hau, egileak frantzesez idatzi zuen liburu baten itzulpena da.

Liburuak hitzaurre bat du izenik gabe.

Esaten duenetik ez dirudi Bronckart-ena denik.

Eta gero dator liburuaren mamia.

Hau bai, Bronckart-ena da, zalantzarik gabe.

Liburuaren aurkibideak ematen dizkigu edukiak.

Sarrera bat dauka.

Gero zortzi kapitulu eta bibliografia.

Lehenengoa: Hizkuntzen irakaskuntza eta bere kontraesanak.

Bigarrena: Hizkuntzak historian eta gizartean.

Hirugarrena: Hizkuntzen deskribapena.

Laugarrena: Hizkuntzen deskribapenetik mintzairaren teoriatara.

Bostgarrena: Hitzak eta gauzak: hiztegia, esanahia erreferentzia...

Seigarrena: Teoria sintaktikoak.

Zazpigarrena: Hizkuntza ihardun diskurtsibo gisa.

Eta zortzigarrena: Hizkuntza zientzien erabilera zuzena hezkuntzan.

UNESCO erakundearentzat egin zuen liburu hau eta ez ditu gauzak sakoneraino aztertzen.

Baina laburpen interesgarria da.

Interesgarria da esate baterako hirugarren kapitulua hizkuntzen deskribapenerako erabili diren metodoen laburpen bat eginez.

Eredu sintaktikoaren laburpena ere (89-97 orrialdeetan) interesgarria da.

Eta itzultzaileari lana eman dio seguraski.

Taldearen ordez multzoa erabiltzen du Gramatika bideetan liburuak.

Baina ondo ulertu daiteke.

Baina liburu bat itzultzeak, baditu ere buruausteak itzultzailerentzat eta inprimategiarentzat ere.

Traduit eta publier jartzen du 4. orrialdean, publié jarri ordez.

Itzulpenak eta euskarara, bi gauza arazo txiki batzuk zortzen dituztenak dira.

Esate baterako 34. orrialdean patuan eta 60.nean patois-tzat agertzen da.

Bide bi daude.

Edo patois hizkeran eta patois hizkeratzat erabili, edo patois horren pareko euskal hitzen bat bilatu.

38. orrialdean medietako frantsesa dago.

Komunikabideetako frantsesa jarriko nuke nik.

39.nean oharrean komisaria.

Komisarioa edo komisera, iparraldeko bidea jarraituz frantses mailebuetan.

Hor bertan jatekoa pozoitu dela itzultzen du, frantsesez intoxication alimentaire jartzen duena.

Jatekoa galduta zegoela, esan daiteke, esnea galtzen dela eta beste janari batzuk galtzen direla esaten dugun bezala.

49. orrialdean rola agertzen da rol itzultzeko.

Bete beharra edo zeregina egokitzat jo daiteke.

50. orrialdean distesia jartzen duen tokian diatesia izango da seguraski.

61. orrialdean perfomantzia erabiltzen du performance itzultzeko.

P. GOENAGAk Gramatika bideetan gramatika sortzailearen terminologia euskera jatorrean erabiltzen du eta beste zerbait jartzen du.

79. orrialdean interakzionismo soziala agertzen da eta innatismo.

Innatismo hori esateko berezkotasuna, bereztasuna edo horrelako zerbait jarri daiteke.

82.nean genesia dago eta sorrera ez dut uste okerra litzatekeenik.